Irailak 30 · 13:30
Museo Guggenheim Bilbao
Dantzak hausturak sendatzen ditu
Ahmad Joudeh
Dantzaria eta koreografoa
Irailak 30 · 13:30
Museo Guggenheim Bilbao
Dantzak hausturak sendatzen ditu
Ahmad Joudeh
Dantzaria eta koreografoa

Dantzaria eta koreografoa
Ahmad Joudeh dantzaria eta koreografoa da. 1990ean jaio zen, Damaskoko Yarmouk-eko palestinar errefuxiatuen kanpamenduan, Sirian. Oso gaztetatik, dantzarekiko lotura sakona sentitu zuen, eta zortzi urte zituela balet-emanaldi bat lehen aldiz ikusi ondoren, amets hori jarraitzea erabaki zuen, bere amaren babes baldintzagabearekin.
Dantza klasikoan trebatua dago Damaskoko Antzerki Arteetako Goi Institutuan, eta bere ibilbidearen hasieratik arte-sorkuntza eta irakaskuntza uztartu zituen gizarte- eta giza-laguntza proiektuetan, egoera ahulean zeuden haurrei klaseak emanez.
Gerra eta talde erradikalen aldetik bere bizitza dantzan aritzeagatik mehatxuak jaso zituenarren,Ahmadek ez zuen inoiz bere bokazioa alde batera utzi. Bere artearekiko erresistentzia eta konpromiso ekintza sinboliko gisa, Dance or Die (Dantzatu ala hil) hitzak tatuatu zituen lepoan.
2016an, “Dance or Die” dokumentalaren protagonista izan zen, Herbehereetako telebista publikoak ekoitzia eta Roozbeh Kabolyk zuzendua. Filmak Siriako gatazkatik Herbehereetara egindako bidaia pertsonala kontatzen du, eta 2019an Emmy Internazionala irabazi zuen. Urte berean, Herbehereetako Ballet Nazionalaren laguntzarekin Amsterdamera joan zen, eta han jarraitu zuen bere ibilbide profesionalarekin, Europako, Amerikako, Asiako eta Ekialde Hurbileko agertokietan arituz.
Gaur egun Amsterdamen bizi da, eta 2021ean herritartasun herbeheretarra lortu zuen. Halaber, ACNUR (Errefuxiatuentzako NBEren Agentzia) eta Aldeas Infantiles SOS International erakundeekin elkarlanean aritzen da, haurren eskubideak, gizarteratzea eta artearen bidezko bakearen eraikuntza ardatz dituzten ekimenetan.
Ahmad da “Dance or Die: From Stateless Refugee to International Ballet Star” (2021) autobiografiaren egilea, eta 2024an, Munduko Ekonomia Foroak Gazte Lider Global gisa aitortu zuen.

Queerra eta diskurtso hegemonikoa // Hobeto aterako al gara?