Eraikuntza- eta musika-egituren zale amorratua, Alejandro Cantalapiedra soriarra egungo zuzendari interesgarrienetako bat da, obra sinfoniko handiei buruz duen ikuspegi globalari esker. Obra horiei zigilu oso berezia ematen die beti soinu-arkitekto gisa.
Madrilen Unibertsitate Politeknikoan arkitektura ikasle gisa egon zenetik, Alejandrok bere ibilbide artistikoa gazteen orkestren sorkuntzarekin paraleloan oinarrituz garatzen du, eta hasiera batean urrun zegoen publikoa lengoaia formal eta klasikoenetara erakartzeko helburuarekin. Ahalegin horretatik sortu ziren JOECOM Orkestrak eta Unibertsitate Politeknikoa bera ere, zeinekin, oso denbora gutxian, Alejandrok bere adineko musikari batentzat imajinaezinak ziren maila artistikoak lortu zituen hain talde heterogeneoen buru, baina energia egokiaz gidatuak Auditorio Nazionaleko areto sinfonikoraino, non publikoaren eta kritikaren arrakasta izugarria izan den errepertorio handiko obrekin, hala nola Eroica edo Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia.
Juan Esteban eta Miguel Romea lehen maisuek bertan erein zuten hazia hazten utziz, Alejandrok behin betiko urratsa eman zuen Europa mailan, Rotterdamera joanez, orkestra-zuzendaritzako ikasketak Hans Leenders eta Sander Teepenekin eta, abesbatzen arloan, Wiecher Mandemakerrekin osatzeko. Bere ikasketak Antony Hermus eta Karel Desseure maisuekin masterclasseetara joanez osatzen ditu, besteak beste. Herbehereetan jarraitzen du Alexandrok bere jarduera garatzen, eta duela gutxi Holandako Orkestra Filarmonikoko eta Opera Nazionaleko zuzendari laguntzaile izendatu zuten. Gainera, Utrecht Young Orchestraren zuzendari titularra da, eta maiz kolaboratzen du Philharmonie Amsterdam, Leiden Sinfonietta eta Toonkunskoor Amsterdam taldeekin, besteak beste.
© 2026 Fundación Fair Saturday
Si quieres estar al tanto de nuestras novedades
¡suscríbete al boletín de BBK Bilbao Kultura Social Forum para no perderte nada!