Gizarte aldakorraren gaineko hausnarketa kritikoak

Javier Sádaba

Filosofoa

Javier Sádaba

Javier Sádaba

Javier Sádaba

Portugalete | Madrid

Javier Sádaba

Filosofoa

Javier Sádaba filosofo eta saio- idazlea 1940ko azaroaren 28an jaio zen Portugaleten, Bizkaian. Etikaren, erlijioaren filosofiaren eta bioetikaren arloan egindako lanagatik da ezaguna, eta eragin handiko figura da pentsamendu filosofiko garaikidean.

Sadaba Etika katedraduna izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gainera, Zuzenbidearen Filosofiako eta Filosofia Politikoko katedrak ere izan zituen. Madrilen, Salamancan, Erroman, Tubingan, New Yorken eta Oxforden ikasi zuen. Berrogei liburu baino gehiago eta artikulu ugari idatzi ditu, eta hainbat hitzaldi eman ditu Europan eta Amerikan, honako gai hauen inguruan: Etika, Erlijioaren Filosofia (Espainian gai filosofiko gisa sartu duen lehena), Bioetika (bertsio laikoan) eta Wittgenstein.

Filosofo garrantzitsu hau izan da bere jaiotzako Euskal Herrian baloratu eta zabaldu den lehenengoetarikoa, komunikabide askotan agertu delarik.Sadabak jakintza filosofikoa eguneroko bizitzan txertatu du, gizartearekiko eta politikarekiko konpromiso zorrotza erakutsiz, inposaketa oro arbuiatuz eta gure helburua “Bizitza Ona” dela gogoratuz, eginbeharra eta plazera batzen dituen bizitza.

Estamos trabajando para esta nueva sección

Si quieres estar al tanto de nuestras novedades
¡suscríbete al boletín de BBK Bilbao Kultura Social Forum para no perderte nada!