Foroari buruz

Eraldatzen duen kultura

BBK Bilbao Kultura Social Forum nazioarteko erreferentziazko topaguneetako bat da, eta kulturaren bidezko gizarte-berrikuntzaren adibide inspiratzaileak biltzen ditu.

Gaur egungo testuinguru konplexuan, Fair Saturday fundazioak funtsezkotzat jotzen du gizartea sentsibilizatzea kulturak gizarte bidezkoagoak eta garatuagoak eraikitzeko duen garrantziaz. Horretarako, beharrezkotzat jotzen du gizarte-eraldaketako proiektu zehatzak ezagutaraztea eta haien arteko nazioarteko loturak sortzea.
Ikuspegi horretatik sortu zen 2017an BBK Bilbao Kultura Social Forum, kulturaren eta gizartearen arloko lider nabarmenen mundu mailako topagunea, kulturaren ahalmen eraldatzaileari buruzko esperientziak eta hausnarketa humanistak partekatzeko.

Gakoak

Bilbo nazioarteko erreferente gisa

Kultura gizarte-eraldaketaren eragile gisa

Tokiko ekosistemarekiko loturak

Zenbait datu

221

Arrakasta-kasu

+77

Herrialde

+70

Hausnarketa-ordu

+2.500

Aurrez aurreko parte-hartzaile

+3.000

Online parte-hartzaile

Testigantzak

«Benetako ohorea izan da BBK Bilbao Kultura Social Forum-en parte hartzea [...] horrelako esperientziek gogorarazten digute arteak eta kulturak elkartzeko, inspiratzeko eta gure komunitateak eraldatzeko ahalmena dutela.»

Maria Goiricelaya — 2025eko hizlaria

«Gune honetan loturak sortu nahi dira, gaiak elkarrekin lotu, behar eta errealitate desberdinen arteko elkarguneak aurkitu, eta inspirazioa eta proiektu berriak sortzeko bidea ireki.»

Adela Úcar — 2025eko aurkezlea

«BBK Bilbao Kultura Social Forum-ek munduari hemendik begiratzea sustatzen du, ahots anitzen eta esperientzia inspiratzaileen bidez, elkarrekin eragin positiboa sor dezakegula sinetsita.»

Nora Sarasola — BBK Gizarte Ekintzako zuzendaria

Estamos trabajando para esta nueva sección

Si quieres estar al tanto de nuestras novedades
¡suscríbete al boletín de BBK Bilbao Kultura Social Forum para no perderte nada!